Bego Krego

Dantza eta Mugimendua.

Dantza klasikoan titulatua Valentziako Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Kontserbatorioan. Dantza garaikideko hainbat teknika landu ditu bere prestakuntza osatzeko, besteak beste, Peter Goos, Saburo Tesiwaguara, Carmen Werner, Cesc Gelabert eta David Zambranorekin. Beste hainbat ikastaro ere egin ditu: flamenkoa Elvira de Andrésekin, sormenezko dantza Eric Tharmesekin, dantza afrikarra Koffi Kokorekin eta afro-kubatarra Arnaldo Pattersonekin.

 

Pilates Mat Work Pilateseko teknikako monitorea da, Body Intelligenten ziurtagiriarekin, Gideon Avrahamiren zuzendaritzapean. Yogako irakasle izateko prestakuntza dauka, Sanatana eta Dharma arloetan.

 

Koreografo eta dantzari lanetan aritu da Karraka, La Dinámika, Traspasos, Forros, Con buen pie, Matxalen Bilbao, Organik eta beste hainbat taldetan, besteak beste, Mikel Gómez de Segura, Luke Tagua, Natalia Monge edo Ramon Barearen zuzendaritzapean.

 

Pedagogiaren arloan ere ibilbide luze eta ezaguna dauka, eta hainbat zentrotan aritu da dantza garaikidea eta Pilates teknika irakasten. Antzerkirako prestatzaile fisikoa da hainbat antzerki ekoizpenetan.