C. E. C.
“Gorputza Ezpazioa Sorkuntza”

Ikerketa eta Sorkuntza eszenikorako espazio bat

ESCUELA INTERNACIONAL PABLO IBARLUZEA NAZIOARTEKO ESKOLAren proiektu pedagogiko anbiziotsuena da CECa. Urte luzez prestatzen egon garen Ikerketa eta Sorkuntza eszenikoko espazio bat da, eta gure zein gonbidatutako beste irakasle batzuen ezagutza guztia aplikatu dugu bertan.

 

Mintzaira eta forma artistiko berriak bilatu eta horien inguruan hausnartzeko espazio bat sortzea da gure helburua. Sortzaile eta artista heterogeneoak sortzeko lagungarri izango den diziplinen nahasketa bat, eszenarako sorkuntzetan estilo propio bat aurkitzeko gai izango diren sortzaile eta artista bereziak.

Izen-ematea

Zure hautagaitza aurkezteko, bidali zure CVa, aurkezpen edo motibazio-testu labur batekin batera.

 

Gure izen-emate orria bete dezakezu edo mezu bat bidali pabloibarluzea@gmail.com helbidera.

 

AZKEN EGUNA: 2021ko Urriaren 5a.

Formularioa bete

Gorputza

Antzerkia ekintza da, aditza, mugimendua. Mugimendua eta bere dinamika eta motorrak aztertuko ditugu, eta hori guztia antzerki-hizkuntzara ekartzen ikasiko dugu.

 

Ikasleen proposamenetan zehaztasuna bultzatzea eta taula gainean haien gaitasunak eta gorputzaren eta espazioaren kontzientzia hobetzea izango da Mugimenduaren analisi honen helburua. Lan horri esker, pertsonaiak edota egoerak sortzeko beharrezkoak diren gorputzaren bulkada eta motorrak ezagutzeko aukera izango dute ikasleek.

 

Gugandik kanpo dauden egiturak geure egiteko gai izaten irakasten digu Mugimenduak, pertsonaiak sortzeko ezinbesteko oinarria dena.

Ezpazioa

Modu berezian jorratu nahi dugun ardatzetako bat da, gure prestakuntzaren funtsezko osagarrietako bat dela uste baitugu.

 

Pedagogiaren alorrean egin dugun ibilbide luzean argi ikusi dugu zein garrantzitsuak diren formak eta egiturak, emozioen norabideak, pasioen arkitektura… Espazioaz eta hark eskaintzen dizkigun dramaturgia guztiez baliatzeko gai izango diren artistak prestatu nahi ditugu. Pasioek, emozioek eta pertsonaiek espazioan hartzen dituzten norabideak zeintzuk diren ikusiko dugu.

 

Arte Eszenikoekin eta Gorputzaren, Espazioaren eta Mugimenduaren azterketarekin lotura daukan edozein pertsonaren prestakuntzan, Maskarak funtsezko tresna pedagogikoak dira. Aldi berean, egituren, formen eta bolumenen analisia ere egingo dugu, egitura sinpleenetatik hasi eta, pixkanaka, konplexutasun handiagokoetaraino.

Sorkuntza

Pablo Ibarluzea Nazioarteko Eskolan egingo dugun ikerketa-lanaren beste oinarrizko alderdietako bat sorkuntza kolektiboa izango da. Ikasleek sorkuntza kolektiboko prozesuei aurre egin beharko diete ikasturte osoan. Bidean aurkituko dituzten arazoei konponbideak bilatu beharko dizkiete, batzuetan banaka, eta besteetan, kideen laguntzarekin.

 

Ikasleak bere ideiak proposatzen eta babesten ikasiko du, bai eta besteen proposamenak onartzen ere. Sorkuntza prozesuan, ideien truke hori ezinbesteko osagaia da, lana aztertzen laguntzen digu eta izpiritu kritikoa sustatzeko balio du.

 

Ikaslearengan izpiritu kritiko/eraikitzaile hori pizten dugunean, haren etorkizuneko proiektuetan autoaskia izateko tresnak ematen dizkiogu.

EDUKIA

1. Hiruilekoa:

Urria – Abendua 2021

Lehen hiruhilekoan, lanaren oinarriak jartzen ditugu eta pisu dramatiko handiena duten esparru eta estiloetan sakontzen dugu. Emozio handiak ezagutzeko unea izango da: Maskara Neutroaren unibertsaltasuna, Tragedia Grekoaren oihu urratzailea eta lurraren erraietara egindako bisita Bufoiekin.

 

  • Antzerki Fisikoa
  • Maskara Neutroa
  • Tragedia Grekoa
  • Arkitektura eta Espazio dramatikoa
  • Larba-aldiko maskarak
  • Mitologia eta Misterioa
  • Materialen eta osagaien dinamikak
  • Bufoia…

2. Hiruilekoa:

Urtarrila – Apirila 2022

Bigarren hiruhilekoan, ekintza-mimoarekin ekingo diogu eszenatokiko lanari, eta Melodramaren bidez testu-lanean murgilduko gara. Pertsonaiak sortzen ditugu eta pasioak leherrarazten ditugu Komediako maskara erdien laguntzarekin. Gure parterik barregarriena azalera ekartzen amaituko dugu, Clown lanaren bidez. Alderdi unibertsalena lantzen ekingo diogu ikastaroari eta gure indibidualtasuna ezagutzen amaituko dugu.

 

  • Ekintza-mimoa
  • Melodrama
  • Testuaren dinamika
  • Objektuen antzerkia
  • Pertsonaien sorrera
  • Mazkara adierazkor osoak
  • Giza komedia eta Commedia dell´Arte
  • Clown…

Proiektu indibidualak eta ikastaro amaierako aurkezpenak

6 hileko bidaia honen amaieran, ikasle bakoitzak aurkezpen indibidual bat egin beharko du, ikastaroaren azken bi asteetan landu duena. Ikaskideen laguntza ere izan dezake saio honetarako. Ikastaroan, lanean dauden zenbait profesional gonbidatuko ditugu, arlo desberdinetan daukaten ezagutza gurekin partekatu dezaten: Dramaturgia, Jantzigintza, Iluminazioa, Produkzioa… Prestakuntza artistikoa eszenaren beste arlo batzuekin osatuko dugu eta, ezagutza horiei esker, ikastaro amaierako aurkezpenak aberastuko ditugu.

 

  • Dramaturgia eta eszeneratzea
  • Jantzigintza eta Eszenografia
  • Produkzioa eta Teknika Arte Eszenikoetan
  • Aurkezpenak jendaurrean…

Ikastaroaren helburuak

Yo siento una religiosa emoción cuando en la lectura de obras poéticas me parece sorprender, más allá de las virtudes de plenitud, armonía y corrección, el vagido inicial de un estilo que germina, el vago sonreír primero de una nueva musa niña. Es la promesa de que el mundo nos va a ser aumentado.

José Ortega y Gasset

 

Arte Eszenikoek eraldaketa sakon bat bizi dute gaur egun. Publikoa esperientzia errepikaezin, berdingabe eta ahaztezinen bila ari da. Artistek, inoiz baino gehiago, ingurune desberdinetara egokitu eta zigilu errepikaezin bat duten estilo oso pertsonalak garatzeko gai izan behar dute.

 

Horregatik, eszenen eta antzerki estiloen lana bazterrean utzi gabe, sortzaileak prestatzeko lanari ekingo diogu. Antzerki Fisikoa, Maskaren lana, testuen analisia eta antzerki estiloak beste arlo desberdin batzuekin nahasten dira CEC honetan: arkitektura, mugimendua, pintura, Site Specific sorkuntza…

 

Aktoreak prestatu nahi ditugu. Baina ez interprete huts izan daitezen, baizik eta eszenak aztertu eta egoera bakoitzean beharrezkoak diren tresnak aplikatzeko gai izateko. Ez dugu prestakuntza klasiko bat eman nahi, baina ikasleei edozein proiektu eszenikori aurre egiteko beharrezkoak diren tresnak emango dizkiegu.

 

Aktore-sortzailea prestatu nahi dugu, bere inspirazio-iturriak bilatzeko zein dinamikak ezagutu eta antzerki mintzairara eramateko gauza izango dena, Mugimenduaren eta Espazioaren erabileraren bidez. Haien lanetan autoaskiak izango diren aktoreak prestatu nahi ditugu, pertsonaia bat edo eszena zein ikuskizun oso bat sortzeko gai izango direnak.

Irakasleak

PABLO IBARLUZEA

Nazioartean eskarmentu handia duen aktorea, zuzendaria, Dramaturgoa eta Pedagogo Teatrala. École Internationale de Théâtre Jacques Lecoq (Paris) eta Estudis Escénics El Timbal (Bartzelona) eskoletan diplomatua. Mugimendu, Clown eta Maskara Neutra irakaslea da École Philippe Gaulier (Paris) eskolan.

Gehiago irakurri →

 

BEGO KREGO

Dantza klasikoan titulatua Valentziako Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Kontserbatorioan. Dantza garaikideko hainbat teknika landu ditu bere prestakuntza osatzeko, besteak beste, Peter Goos, Saburo Tesiwaguara, Carmen Werner, Cesc Gelabert eta David Zambranorekin. Beste hainbat ikastaro ere egin ditu: flamenkoa Elvira de Andrésekin, sormenezko dantza Eric Tharmesekin, dantza afrikarra Koffi Kokorekin eta afro-kubatarra Arnaldo Pattersonekin.

 

Irakurri gehiago →

Norentzat:

Mugimenduaren eta Espazioaren oinarriak aztertzea ardatz duen ikastaro honen eduki heterogeneoei esker, Arte Eszenikoen munduarekin harremana daukan edozeinen neurrirako prestakuntza bat da (aktoreak, zuzendariak, eszenografoak, dramaturgoak, dantzariak, koreografoak, pedagogoak, titiriteroak, akrobatak eta zirkuaren mundutik datozen bestelako artistak…) bai eta Gorputzaren, Espazioaren eta Mugimenduaren azterketarekin loturiko beste esparru batzuetatik datozen horientzat ere (margolariak, eskultoreak, arkitektoak, gimnastak…).

Eskakizunak:

Sasoiko egotea eta mugitzeko arazorik ez izatea.

Ikastaro mota honetan, ezinbestekoa da gutxieneko heldutasuna eta bizi-esperientzia, berau behar bezala aprobetxatu ahal izateko. Horrenbestez, ezinbestekoa da 20 urtetik gorakoa izatea parte hartu ahal izateko.

Informazio praktikoa

HAUTAGAITZAK:

Zure hautagaitza aurkezteko, bidali zure CVa, aurkezpen edo motibazio-testu labur batekin batera.

Izen-emate orria bete dezakezu edo mezu bat bidali pabloibarluzea@gmail.com helbidera, eta zurekin harremanetan jarriko gara.

 

DATAK:

2021eko Urriaren 18tik 2022ko Apirilaren 29ra (BILBO).

 

ORDUTEGIA:

Astelehenetik Ostiralera, 9:00etatik 14:00etara (*).
GUZTIRA: +600 eskola-ordu.

(*) Parte-hartzaileek haien maskarak eta sorkuntzetarako beharrezkoak diren osagaietako batzuk sortuko dituzte. Hortaz, ikastaroaren zenbait unetan, ordutegi horretatik kanpo dauden zenbait ordu erabili beharko dituzte (nahi duten ordutegian).

 

LEKU KOPURUA:

12 leku.

 

PREZIOA:

 

3.500€  (Eskaintza bereziak aurre-erreserba egiteko interesa dutenentzat. Jarri gurekin harremanetan eta aukera guztien berri emango dizugu).

 

ESKAINTZA:

 

2.400€  Eman izena Uztailaren 1a baino lehen eta ikastaroaren prezioan % 20ko deskontu gehigarria izango duzu.

Izena emateko orria




    Erantsi zure CVa doc, pdf edo zip formatuan (Gehienez 3mb-ko tamaina):