NAZIOARTEKO XII. LABORATEGIA:
“Antzerki fisikoa, Maskarak eta Clown”

Antzerkia ekintza da, aditza…

Nazioarteko Laborategia, nagusiki, aktoreei zuzenduta dago, baina, bere egitura heterogeneoa eta zeharkakoa dela eta, Arte Eszenikoen hainbat arlorekin zerikusia duen beste edozein pertsonari zuzendutako prestakuntza bat da, baita Gorputzaren, Espazioaren eta Mugimenduaren azterketarekin zerikusia duten ikerketak dituzten beste batzuei zuzendutakoa ere.

 

Gure jarduera ezagunena da eta nazioartean ospe handiena duena. Aurreko urteetan, hainbat lekutatik etorritako artistak izan ditugu gurean: Frantzia, Ingalaterra, Italia, Argentina, Brasil, Kolonbia, Mexiko, Kanada, AEBak, Australia, Palestina, Suedia, Holanda, India, Alemania, Israel…

 

Kultura eta nazionalitateen nahasketa honi eta parte-hartzaileen ezaugarri desberdinei esker, Nazioarteko Laborategiak, urtez urte, 2008an sortu zenetik daukan helburua bete dezake: unibertso oso desberdinetako artistentzako topaleku bat ahalbidetuko duen ikerketarako espazio bat sortzea.

Izen-ematea:

Zure hautagaitza aurkezteko, bidali zure CVa, aurkezpen edo motibazio-testu labur batekin batera.

 

Izen-emate orria bete dezakezu edo mezu bat bidali pabloibarluzea@gmail.com helbidera.

 

AZKEN EGUNA: 2021eko Abuztuaren 15a

Formularioa bete

“ANTZERKI FISIKOA, MASKARAK ETA CLOWN”

IKUSPEGI PEDAGOGIKOA:

 

Nazioarteko Laborategia maskara guztietan barrena egindako bidaia bat da. Gure gorputzari estilo eta erritmoak proposatuko dizkioten egitura eta forma bereziak eskainiko dizkigute maskarek. Haietako bakoitzaren mugimenduaren kalitatearen arteko desberdintasunei esker, gorputz eta pertsonaia desberdinak zein estilo eta adierazpide desberdinak aurkitu ahal izango ditugu.

 

Espazioan presente dauden indar eta lerroak ulertzeko eta emozioak, pertsonaiak eta egoerak sortzeko nola baliatu behar ditugun jakiteko, egitura, forma eta bolumenen analisia hartuko dugu oinarri. Sinpleenetik hasi eta, pixkanaka, konplexutasuna handitzen joango gara. Gure gorputzak modu organikoan bere egingo ditu Mugimenduaren eta Espazioaren funtsezko bi kontzeptuak. Horren ondoren, hainbat estilo jorratzeko gai izango gara, erraztasun osoz eta sormen handiz.

 

Maskara abstraktuenen formetatik abiatuko gara, lan sortzaile eta poetikoago bat egiteko aukerarekin, eta ezaugarri gehiago dituzten maskaretaraino helduko gara, jolas eszenikoaren arauak gehiago zehaztera behartuko gaituztenak. Gure ibilbidean topatuko ditugu: Maskara neutroa, Larba-aldiko maskara, Maskara-objektuak eta Maskara erabilgarriak, Maskara adierazkor osoak edo izaerazkoak (¹), Maskara erdiak (Commedia eta Baliko maskarak) (¹) eta, amaitzeko, maskararik txikiena: Clownaren sudur gorria. Ikasleek egingo duten bidaia honen abiapuntua Maskara neutroaren unibertsaltasuna eta oreka izango da, eta helmuga, berriz, Clownaren desoreka. Mugimendu neutroaren bilaketatik norbere irrigarrikeriaren bilaketara.

 

(¹) Ikasleek beraiek maskarak egiteko tailerren sortuak.

1. Astea          ANTZERKI FISIKOA ETA JOLASA:

“Gure pedagogiaren oinarriak”

 

2. Astea         MASKARA NEUTROA:

“Isiltasuna eta ekintza”

 

3. Astea         LARBA-ALDIKO MASKARAK:

“Bolumenak eta Espazio Dramatikoa”

 

4. Astea         MASKARA ADIERAZKOR OSOAK:

“Pertsonaia eta egoera”

 

5. Astea         MASKARA ERDIAK – GIZA KOMEDIA:

“Emozioak eta pasioak”

 

6. Astea         CLOWN:

“Irrigarria izatearen plazera”

Guztira 6 lan-aste trinko izango dira, aste bakoitzeko 5 astegunetan eta egun bakoitzeko 5 orduz (GUZTIRA: 150 eskola-ordu), goizez (²). Saioei hasiera emateko ariketa fisikoa egingo dugu (akrobazia, pilates, beroketak…), gorputza aktibatzeko. Ondoren, Mugimenduaren analisia egingo dugu eta, azkenik, mintzaira aztertu eta maskarekin jolastuko gara, inprobisazioari eskainitako atalean.

 

Aldi berean, eta eguneko hainbat unetan, tresna horiek aplikatuko ditugu gure saioetan, sormen-lan eta aurkezpen kolektiboen bidez. Ikastaroan hainbat aldiz egingo dugu lan hori, eta horri esker, ikasleek hurbilpen praktiko eta eraginkor bat egin ahal izango dute.

 

Bi dira lan honen ardatzak: Inprobisazioa eta Mugimenduaren analisia.

INPROBISAZIOA edozein sormen-prozesuren oinarria da. Barruan dagoena ikusarazteko balio du, eta gure unibertso poetikoa ezagutzeko bidea eskaintzen digu. Egoera eta proposamen eszenikoen jolasaren bidez, hasierako bulkadaren, kalkulatu gabeko erantzunaren askapena landuko dugu. Ondoren, lehen txinparta hori aztertuko dugu, ikaslearen gaitasun analitikoa sustatzeko. Ikaslearengan izpiritu kritiko/eraikitzaile hori pizten dugunean, haren etorkizuneko proiektuetan autoaskia izateko tresnak ematen dizkiogu.

MUGIMENDUAREN ANALISIARI esker, ikasleen proposamenetan zehaztasuna bultzatu eta gorputzaren eta espazioaren kontzientzia zein adierazteko gaitasunak hobetzen dira. Pertsonaiak edota egoerak sortzeko beharrezkoak diren gorputzaren bulkada eta motorrak ezagutzeko aukera izango dute ikasleek. Gugandik «kanpo» dauden eta gureak ez diren egiturak geure egiteko gai izaten irakasten digu Mugimenduak, pertsonaiak sortzeko ezinbesteko oinarria dena.

Lan honekin batera, ESPAZIOAREN AZTERKETA egingo dugu. Bertan presente dauden lege eta indarrak ezagutzea ezinbestekoa da aurreko guztia ulertu eta kokatzeko. Pasioek, emozioek eta pertsonaiek espazioan hartzen dituzten norabideak zeintzuk diren ikusiko dugu. Eszena batean bi pertsonaiaren arteko tentsioak nola antolatu ikasiko dugu, egoera baten jolasa egiten dugun bitartean. Gure gorputzean daukan eragina zein den eta gure sorkuntzetarako nola baliatu dezakegun ikasiko dugu.

Taldekako sorkuntza:

Taldekako sorkuntza Nazioarteko Laborategiaren oinarrietako bat da. Ikasleek sorkuntza kolektiboko prozesuei aurre egin beharko diete ikasturte osoan. Bidean aurkituko dituzten arazoei konponbideak bilatu beharko dizkiete, batzuetan banaka, eta besteetan, kideen laguntzarekin.

 

Ikasleak bere ideiak proposatzen eta babesten ikasiko du, bai eta besteen proposamenak onartzen ere. Ideien truke hori ezinbestekoa da sormen-prozesuan. Gure sormen-lanari perspektiba eskaintzeaz gain, lana aztertzen eta izpiritu kritikoa sustatzen lagunduko digu. Urtero ikastaro honetara mundu osoko ikasleak etortzen dira, eta horrek izugarri aberasten du artisten arteko truke hau.

(²) Maskarak sortzeko tailerra:

3. eta 4. asteetan, arratsaldez ikasleek nahi duten ordutegian, maskarak egiteko espazio-tailer bat eskura izango dute (maskara adierazkor osoak eta maskara erdiak), eta gero taula gainean erabiliko dituzte maskara horiek. Tailer horri esker, ikasleek Mugimenduari eta Bolumenari buruzko ezagutzak aplikatu ahal izango dituzte haien gorputzetik kanpoko osagai batean, eta ikuspegi berri batez osatuko dute Mugimenduaren bilaketa eta azterketa-prozesuaren gaineko begirada.

Ikastaroaren helburuak:

Aktore-sortzailea prestatzea da gure xedea, bere inspirazio-iturriak bilatzeko gai izango dena, Mugimenduaren azterketak eta Espazioaren erabilerak eskaintzen dizkion tresna guztiak ezagutuko dituena eta ezagutza horiek guztiak bere proposamen eszenikoetara eramateko gai izango dena. Haien lanetan autoaskiak izango diren aktoreak prestatu nahi ditugu, pertsonaia bat edo eszena zein ikuskizun oso bat sortzeko gai izango direnak.

 

Urtero, hainbat herrialdetako ikasleak datoz gurera. Ikastaroaren nazioarteko izaera horri esker, Mugimenduaren legeen unibertsaltasuna ezagutu ahal izaten dugu. Tokiko adierazpideak eta adierazpide unibertsalak ezagutu eta bereizten ikasiko dugu. Emozio unibertsal bat ezagutzeko gauza garenean, hondo poetiko komuna ukitzen dugu. Horixe da, hain zuzen ere, azpimarratu nahi dugun unea.

 

Gorputzarekin egindako lana da ikastaroaren oinarria. Gorputza, adierazpide primarioa Probokazioa eta baliabide-eza dira gure lanabesak, publikoarentzat interesgarria izango den artifiziorik gabeko antzerki bat sortzeko. Aktoreak publikoaren aurrean «biluzik» agertu eta interesa pizteko gai izan behar du, bere gorputzaren erabilera hutsarekin.

Norentzat:

Mugimenduaren oinarriak aztertzea ardatz duten eduki heterogeneoei esker, Arte Eszenikoen munduarekin harremana daukan edozeinen neurrirako prestakuntza bat da Nazioarteko Laborategia (aktoreak, zuzendariak, eszenografoak, dramaturgoak, dantzariak, koreografoak, pedagogoak, titiriteroak, akrobatak eta zirkuaren mundutik datozen bestelako artistak…) bai eta Gorputzaren, Espazioaren eta Mugimenduaren azterketarekin loturiko beste esparru batzuetatik datozen horientzat ere (margolariak, arkitektoak, gimnastak…).

Ezkakizunak:

20 urtetik gorakoentzako ikastaroa da.

Sasoiko daudenentzat eta mugitzeko arazorik ez dutenentzat.

Mugitzeko aukera emango digun arropa erosoa eraman behar da

Irakasleak

PABLO IBARLUZEA

Aktorea, zuzendaria, dramaturgoa eta antzerki-pedagogoa, esperientzia zabalarekin nazioartean. Pariseko École Internationale de Théâtre Jacques Lecoq-en eta Bartzelonako Estudis Escénics El Timbal-en diplomatua. Mugimendu, Clown eta Maskara neutroaren irakaslea Pariseko l’École Philippe Gaulier-en.

Irakurri gehiago→

BEGO KREGO

Dantza klasikoan titulatua Valentziako Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Kontserbatorioan. Dantza garaikideko hainbat teknika landu ditu bere prestakuntza osatzeko, besteak beste, Peter Goos, Saburo Tesiwaguara, Carmen Werner, Cesc Gelabert eta David Zambranorekin. Beste hainbat ikastaro ere egin ditu: flamenkoa Elvira de Andrésekin, sormenezko dantza Eric Tharmesekin, dantza afrikarra Koffi Kokorekin eta afro-kubatarra Arnaldo Pattersonekin.

Irakurri gehiago →

Informazio praktikoa

HAUTAGAITZAK:

Zure hautagaitza aurkezteko, bidali zure CVa, aurkezpen edo motibazio-testu labur batekin batera.

Gure izen-emate orria bete dezakezu edo mezu bat bidali pabloibarluzea@gmail.com helbidera, eta zurekin harremanetan jarriko gara.

 

DATAK:

2021eko Abuztuaren 30tik Urriaren 8ra (Bilbo)

 

ORDUTEGIA:

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara (Guztira: 25 ordu astean).(¹)

 

LEKU KOPURUA:

12 leku.

 

PREZIOA:

Nazioarteko Laborategiak 6 asteko iraupena dauka, eta aste bakoitzean gai desberdin bat jorratuko dugu. Osorik egin daiteke edo parte-hartzaileek aste solteak aukeratu ditzakete. Gero eta aste gehiago egin, aste bakoitzeko prezioa txikiagoa izango da:

 

1 Aste:          210€

2 Aste:          415€

3 Aste:          615€

4 Aste:          810€

5 Aste:        1.100€

6 Aste:        1.185€

 

OSTATUA DOAN (²) eskainiko diegu kanpotik etorri eta ikastaroko 6 asteak egiten dituztenei.

 


ESKAINTZA:   Beste norbait ekartzen baduzu, %50eko deskontua lortuko duzu.

 

(¹) 3. eta 4. asteetan, arratsaldez ikasleek nahi duten ordutegian, maskarak egiteko espazio-tailer bat eskura izango dute (maskara adierazkor osoak eta maskara erdiak). Hortaz, ikastaroaren zenbait unetan, ordutegi horretatik kanpo dauden zenbait ordu erabili beharko dituzte.

 

4. eta 5. asteak modu independentean egiten direnean, kostu gehigarri bat dute, erabilitako materialengatik. Aste bateko prezioa 20 eurokoa izango da, eta 35 eurokoa bi astetakoa.

 

(²) Eskaintzen ditugun ostatuaren lekuak 6 ikaslerentzat MUGATUTA daude, eta izen-emate ordena errespetatuko dugu. Horretarako, matrikularen diru-sarrera egin den eguna hartuko dugu kontuan. Ikastarora etortzeko ordubetetik gorako bidaia egin behar dutenei lehentasuna emango diegu.


Bazkaria ez dago barne.

Izen-emateko formularioa




    Adjunta tu CV en formato doc, pdf o zip (Tamaño máximo 3mb):