Ikerketa eta
Sorkuntza eszenikoa
"Norbere zigilu pertsonal errepikaezina aurkitzeko gai diren artistak prestatzen ditugu"

6 HILEKO PRESTAKUNTZA TRINKOA.

Gure jarduera pedagogiko anbiziotsuena.

«ANTZERKI FISIKOA, MASKARAK ETA CLOWN»
Gure prestakuntzarik nazioartekoena eta ezagunena 2008tik.

ANTZERKI FISIKOA, CLOWN, BUFOIA, MASKARAK, TRAGEDIA…
Gure pedagogiarekin lehen hartu-emana izateko aukera.

Pablo Ibarluzea

ESCUELA INTERNACIONAL  NAZIOARTEKO ESKOLA

 

Espazioan dago erronka…

 

Mikroantzerkia, ohikoak ez diren espazioetan egindako proposamenak edo Site Specific, murgiltze-antzerkia, Escape Room fenomenoa eta bestelako formatu bereziak bogan daude gaur egun. Publikoa esperientzia berezien eta unibertso poetiko eta iruditeria desberdin bat daukaten proposamenen bila ari da.

 

Sustrai sakonak dituen aldaketa bat gertatzen ari da Arte Eszenikoetan. Eta artistek prest egon behar dute erronka horri erantzuteko edo, are hobea dena, aurrea hartzeko. Testua, gorputza eta estiloak lantzeko prestakuntza klasikoarekin batera, sorkuntza-lana ere egitea funtsezkoa da, besteengandik bereiziko dituzten proposamenak sortzeko gai izan daitezen. Espazio eta estilo desberdinetara egokitzeko gauza izango diren eta autonomoak izateko modua emango dieten proposamenak.

 

Pablo Ibarluzea Nazioarteko Eskola Ikerketa eta Sorkuntza Eszenikorako espazio bat da, proposamenak egiteko orduan zigilu pertsonal errepikaezin bat izango duten artista eta sortzaileak prestatzeko helburua duena.

 

«Erantzunak eman beharrean, galdera egokiak egiteko laguntza eman nahi dugu.»

 

PABLO IBARLUZEA
Escuela Internacional – International School –  Nazioarteko Eskola

Hurrengo Ikastaroak

Aipamenak