Ikerne Giménez

Jantziak eta Espazio Eszenikoa.

Historia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta Eszenografian lizentziatu zen Madrileko RESADen (Arte Dramatikoko Errege Eskola Nagusia).

 

Eszenografiaren eta jantzien diseinatzailea izan da hainbat zuzendarirekin, hala nola Will Keen, Carles Alfaro, Miguel del Arco, Alfredo Sanzol, Victor Ullate eta beste zenbaitekin, Centro Dramático Nacionalen, Teatro Españolen edo Compañía Nacional de Teatro Clásicon. Telebistako iragarkien zuzendari artistikoa izan da Paramount Comedyn eta jantziak diseinatu ditu zinemarako, Seyla Pie zuzendari eta bideo-artistarekin.

 

Performerra eta musikaria izan da Pamela Dürr konpainia suitzar-berlindarrean eta beste talde batzuetan. Aldi berean, musikaren munduan ere aritu da eta Fangoria taldeko gitarra-jolea da.

 

2007an, talde berrientzako Max Saria jaso zuen “Desde lo invisible” lan plastikoarengatik; ADEren Adriá Gual figurinismo saria “Avaricia, lujuria y muerte” obrarengatik (CDN, 2009); eta 2010eko Max Saria figuringile onenari diseinu-lan horregatik berarengatik.