Jemima Cano

Ekoizpena eta kultur autogestioa.

Ikus-entzunezko komunikazioko eta kultur ekoizpen arloko prestakuntza dauka, eta bizitza osoa eman du kultur proiektuak martxan jartzen eta taldeak eta jarduerak kudeatzen. 17 urterekin antzerki amateurreko konpainia bat sortu zuen; 23rekin hiru jatetxe eta 35 laguneko talde bat kudeatzen zuen; 28rekin enpresa diskografiko bat sortu zuen; eta 30ekin Bilbora joan zen bizitzera eta antzerki eta dantzaren munduan lan egitera. Bere ibilbidean, Ojos de Brujo Kataluniako taldea kudeatzeko egindako lana nabarmendu behar dugu. Esperientzia horri esker, autogestioaren eta nazioarteko merkatuaren ateak ireki zitzaizkion. Horrez gain, nabarmentzekoa da Euskadin erakunde kulturalei eta artistei laguntzeko egin duen lana.

 

DOOS Kolektiboa sortu zuen Eva Guerrerorekin batera, eta bertan dantza eta proiektu publikoak uztartzen dituzte. 2013tik Gasteizko Baratza Aretoa sorkuntza fabrikako gerentziaren ardura dauka. Azken urte hauetan, dantzaren arloko jardueren arduraduna da Punto de Fuga Espazioan, eta Bilboko Udala, Karrikan sarea, Artekale, ADDE eta beste zenbait erakunderekin lankidetzan aritzen da.

 

Artistak eta kultur eragileak kudeaketan, administrazioan, ekoizpenean eta proiektu artistikoak bideragarri egiteko eskura daukagun edozein tresnatan prestatzea da bere lan pedagogikoaren oinarria. Iruñean, Bartzelonan, Bilbon, Errenterian eta Gasteizen eman ditu eskolak.