Jesus Mª Platón

Arte martzialak eta presentzia.

Arte martzialen maisua. Mugendoko (defentsa pertsonala) bederatzi eskolaren zuzendaria da, nazioartean lehiatzen da eta ikastaroak eskaintzen ditu mundu osoan.

 

Publizitatea eta Marketinean graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Coach ontologikoa da (Newfield) eta adierazpen-mugimenduko prestatzailea (PCI eta graduondokoa Artea eta Gorputzean). Horrez gain, Lego Serious Play eta Belbinen rolen metodologiaren bideratzailea eta Euskaliteko ebaluatzailea da.

 

Izaera humanistikoko hainbat graduondoko egin ditu, bai eta arte eszenikoko prestakuntza-saio eta ikastaroak ere Philippe Gaulier, Odin Teatret, Lispa School Berlin, Naves Matadero, Pantheatre eta beste askorekin. Gaur egun mugimendua eta gorputzak ikertzen ditu espazio eszenikoan.