Nerea Ariznabarreta

Mugimenduaren analisia.

Antzerki formakuntza “Kili-Kolo” Eibarko taldean hasi zuen 1998an eta Gasteizko Eszena_Arte Tailerrean jarraitu 2001ean. Urte berean erdi mailako Musika eta Pianoko irakasle gradua lortu zuen eta 2004an Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientzietan lizentziatu. Gorputz adierazpen eta jestuan zuen interesak karrera Lisboan amaitzera eraman zuen dantzan sakonduz. Eibar, Gasteiz eta Lisboan emandako urteetan hainbat ikastaro gauzatu zituen: Antzerki fisikoa (Legaleon-T, YindeYan, Pablo Ibarluzea), dantza (Moare danza, Traspasos…) eta clown (Ana Pérez, Virginia Imaz, Javier Alcorta “Txortas”) eta kontalari gisa hasi zuen ibilbidea.

 

Clown eta bufoiaren jakinmina asetzeko “Bont’s International Clown School” burutu zuen Ibizan 2007an eta egun formakuntzan darrai Élice Ouvrier-Buffet, Nola Rae, Jonathan Young eta Philippe Gaulierren gisako irakasleekin besteak beste. 2008an bere konpainia sortuko du Zurrumurru eta bertan 2015era arte jardungo du “Arkakusoaren Zirkoa” eta “Klownstrofobia mendian” sortuz besteak beste. Tarte horretan En la Lona konpainiarekin ere jardun zuen eta “Exodo” lana azpimarra daiteke estatu eta atzerriko jaialdietan, Txekiar errepublika, Frantzia, Belgika eta Malaisian parte hartuz.

 

2015etik 2017ra antzerki fisikoko formakuntza osotuko du LISPAn (London International School of Performing Arts) Londres eta Berlin artean. Bultzada honetatik NAITA Produkzioak sortuko du 2017an non artista eta talde ezberdinekin, Zurrunka Teatro “Aioko”, Cia Goitibera “Amatxik Dixit” eta Uluak Teatro “Maite”, dabil egun elkarlanean. Aktoresa lanetan Laurentzi Producciones eta Lekim Animaciones-en aritu da eta egun “Pinocchio” egiten dihardu Gorakada Teatrorekin, 2020an Zuzendaritza onena saria FETENen.