Pablo Ibarluzea

Zuzendari pedagogikoa. Inprobisazioa eta Estiloak.

Aktorea, zuzendaria eta antzerki-pedagogoa da. Pariseko École International de Théâtre JACQUES LECOQ eta Bartzelonako Estudis Escénics EL TIMBALen diplomatu zen eta Pariseko PHILIPPE GAULIERen eskutik jaso zuen Clown prestakuntza. Ondoren, Gaulierren eskolan irakasle izan zen, Mugimendua, Clown eta Maskara Neutroaren arloan.

 

2008an YINdeYAN sortu zuen Laudion, eta nazioarteko ikastaroak eskaintzen hasi zen, Antzerki fisikoa/Keinu-antzerkia, Maskarak eta Clownaren arloan. Horrez gain, hainbat ikastaro eskaini ditu nazioartean.

 

Antzerki fisikoarekin, keinu-antzerkiarekin, inprobisazioarekin eta talde-sorkuntzako prozesuetan maskaren mintzairarekin bereziki lotutako bere ibilbide profesionalean, Espainian, Frantzian, Irlandan, Belgikan, Ingalaterran, Holandan, Alemanian, Norvegian, Suitzan, Italian, Estatu Batuetan, Kanadan, Brasilen, Argentinan, Polonian eta Txekiar Errepublikan lan egin du.

 

Batez ere talde-sorkuntzatik abiatutako ikuskizunetan aritu da zuzendari lanetan, konpainia hauetan: Cirque de Legume (Clown/Irlanda) (Epaimahaiaren sari berezia New Yorkeko 1st Irish jaialdian eta Bewleys Theatre Award saria ikuskizun onenari Dublin Fringe Festivalen), Esperanza Desubicada (Argentina), Ginno&Foggy (Italia), The Gazpacho Brothers (Frantzia), Burbulhas (Brasil), Guruguru (Bartzelona), Cia En La Lona (Euskadi), Cia. Sombra y Ficción (Madrid), etab. Horrez gain, nazioarteko hainbat konpainiari aholku artistikoak eman dizkie.

 

Estatuko hainbat zirku ikuskizun zuzendu edo zuzentzen lagundu berri du, hala nola Maintomano taldearen Sin Miedo, Balusca Circusen RAR eta Dikothomia Cia-ren EGO (Euskadiko ikuskizun onenaren saria Leioako XX. Umore Azokan).

 

Euskal Herrian Dxusturi Teatroren Konpota (Philippe Gaulieren «La compote de…» testuaren lehen euskarazko itzulpena), Pabellon 6en sorkuntza laborategiaren GODOT (Becketten klasikoaren bertsio librea), Cia Tornadoren Lapurminak/Amigos con derecho a robo, Anodino Teatroaren Zerura eroria eta Philo&Jole taldearen Mr. Pichichi (Euskadiko ikuskizunik onenaren saria Leioako XVII. Umore Azokan).

 

Aktore-lanetan, Amour maskaren ikuskizunean egindako lana nabarmendu behar dugu. Obra horrek 2017ko familientzako ikuskizun onenaren MAX saria, ikuskizun onenaren FETEN saria eta euskal ekoizpen onenaren Ercilla saria irabazi ditu.

 

Horrekin batera, CIRQUE DU SOLEIL talde ezagunaren Dralion ikuskizunaren Europako biran parte hartu du, Clown lanak egiten.